KOMUNITATEA

Gaur egun sare sozialen bidez munduko jokalari elkarrekin partekatzen dituzte beraiek egindako lasterketak, horrela beraien artean lagunduz. Honek jende gehiago mundu honetan barneratzera eraman du, eta sare sozialen bidez speedrun eta no-hit komunitatea handituz joan da. Horren adibidea da Team Hitless taldea. Bertan, egindako lasterketak argitaratzen dira eta baita bideojoko bakoitzeko aholkuak azaltzen dira ere, jende berriak hastapen hau egiteko asmoz.

Jokalari mota ezberdinak daude, batzuk beraien kontura jolasten dute ahalik eta denbora edo kolpe gutxien lortzeko, beste batzuek ordea, entretenitzeko eta edukia sortzeko egiten dituzte erronkak, plataforma ezberdinetan: Youtube, Twitch, etab.

Lehenengoen taldean catalystz (Dark Souls l), SBDWolf (Cuphead), Liam (Super Mario 64) sutemou (Sekiro: Shadows Die Twice) aurki ditzakegu beste batzuen artean, eta bigarrenean ChusoMMontero, Alexelcapo, Dazrbn, ElRichMC, etab.

ChussoMMontero eta beste jokalari batzuek talde bat osatu dute “Informe no-hit” izenekoa. Esportmaniacos youtubeko kanalean ostiralero zuzeneko transmisio egiten dute erdaldun komunitatean egon diren berriak aurkezteko. Esportmaniacos TV