KATEGORIAK

Kategoria orokorrak eta subkategoriak bana ditzakegu, orokorretan hauek aurki ditzakegu:

  • Speedrun: Jokoa ahalik eta azkarren pasatzea.
  • No-Hit: Jokoa kolperik gabe pasatzea.
  • No-Damage: Jokoa inolako minik jaso gabe pasatzea.
  • Eta jokalariek joko bat pasatzeko aurki dezaketen beste edozein erronka mota.
Darks souls lll: Ashes of Ariande

Subkategorietan hauek aurki ditzakegu:

  • Any%: Jokoaren edozein ehunekoa lortzea.
  • 100%: Jokoa bere osotasunean pasatzea. Honek bideojoko barruko objektu eta hobekuntza guztiak eskuratzea esan nahi du. Bideojoko bakoitzean helburu hau lortzeko beharrezkoak ezberdinak izan daitezke.
  • Low%: Lasterketa honetan jokoa pasatzeko objektu minimoak lortuz pasa behar da jokoa. Jokoaren arabera eskakizunak ezberdinak izan daitezke.
  • Glitch-less: Lasterketa honetan ezin dira bideojokoko erroreak erabili jokoa azkarrago pasatzeko, jokoa “legalki” pasa behar da.
  • Randomized Run: Modalitate honetan software bidez bideojokoko elementuak ausaz aldatzen dira. Horrela, lasterketaren saiakera bakoitza ezberdina eginez.