HISTORIA

Speedrun-ak orokorrean bideojoekin bat joan dira, puntuazio altuena lortzea bezala. Hala ere, speedrun-etan interesa internetekin batera hazi zen 1993 urte inguruan. Urte horretatik aurrera lasterketak beste jokalariekin partekatzeko aukera egon da. Speedrun inguruko webguneak eta bideojokoen ingurukoak hasi ziren argitaratzen eta aldi berean speedrun-aren subkultura garatzen joan zen. Webgune hauek ez ziren soilik lasterketak partekatzeko erabiltzen, baita beste jokalariak laguntzeko, denborak ahalik eta gehien murrizteko, eta abarrerako ere. Horrela joko bakoitzaren denborak hobetzen joan ziren.

Lehenengo speedrun-ak joko barnean kronometroa zeukaten jokoetan egiten ziren soilik, adibidez Super Mario Kart, Metroid ll: Return of Samus, Excitebike eta Dragster. Denborak gordetzeko lehen metodoa Activisionen aldizkaria izan zen, bertan jokalariek beraien denborak publikatzeko aukera zeukaten. Beranduago, beste aldizkari batzuetan berdina egiten joan zen, adibidez Nintendo Power’s NES Achievers sekzioan.

Errekorren eguneratzea aldizkariaren publikatze maiztasunaren menpe zegoelako, marka hoberenak hilabeteak iraun zitzakeen, denbora hobeago bat jakin arte. Garai hartako telebistari argazkiak ondo ez ateratzeak denbora galdua izatea edo gaizki ulertua izatea ekar zezakeen eta ez zegoen denbora ziurtatu zezakeen inor. Bukatzeko, lasterketen probak galduak izan zitezkeen aldizkariengatik.

2009 urtean SpeedRunsLive.com sortu zen jokalariek beraien lasterketak zuzenean partekatzeko hainbat kategoria posiblerekin. Joko bakoitzak sailkapen bat dauka speedrunner hoberenak aipatuz.

2014ko martxoan speedrun.com webgunea argitaratu zen, bertan jokalariek beraien denborak publikatzeko eta lasterketaren bideoa txertatzeko aukera ematen zuen. Horrez gain, webgunean foroak, estatistikak, gidak, zuzeneko bideoak eta jokalarien berrientzako laguntzak aurkitu daitezke.

Gaur egun oso arrunta da Twitch zuzeneko bideoen plataforman lasterketak eta antzekoak transmititzea.